Gainera, TTIPI-TTAPAren eskualde osoan gero eta gehiago zabaltzen ari da; «Ikaragarria da nola hedatu den», erran du Patxi Iñigok: «Gero haur eta gazte gehiagori kostatzen zaie ll ahoskatzea, eta batzuei ezinezkoa zaie. Llren partez y egiten dute. Horrela, berdin-berdin ahoskatzen dituzte maila eta mahaia > maya; oihua eta oiloa > oyua…».
Patxi Iñigok gaineratu duenez, «gauza bertsua gertatzen da ts kontsonantearekin. Gure eskualdean nabarmenki ahoskatu izan da orain artio kontsonante hori. Baina hondar urteetan tx ahoskatzen du haur eta gazte anitzek: itxua (itsua), itxusia (itsusia), otxoa (otsoa), lotxa (lotsa), matxa (mahatsa), pentxatu (pentsatu)...».