‘Maila’ eta ‘mahaia’ nola ahoskatu?

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 21a, 09:00

«Yeismo delakoa iritsi da eskualde honetako herrietara ere». Halaxe idatzi zuen Patxi Iñigok 2007an argitaratu zuen Bortzirietako hizkeraren zenbait berezitasun gaurko gazteen mintzairain liburuxkan. Eta 17 urte beranduago, kontua ez da aldatu.

Gainera, TTIPI-TTAPAren eskualde osoan gero eta gehiago zabaltzen ari da; «Ikaragarria da nola hedatu den», erran du Patxi Iñigok: «Gero haur eta gazte gehiagori kostatzen zaie ll ahoskatzea, eta batzuei ezinezkoa zaie. Llren partez y egiten dute. Horrela, berdin-berdin ahoskatzen dituzte maila eta mahaia > maya; oihua eta oiloa > oyua…».

Patxi Iñigok gaineratu duenez, «gauza bertsua gertatzen da ts kontsonantearekin. Gure eskualdean nabarmenki ahoskatu izan da orain artio kontsonante hori. Baina hondar urteetan tx ahoskatzen du haur eta gazte anitzek: itxua (itsua), itxusia (itsusia), otxoa (otsoa), lotxa (lotsa), matxa (mahatsa), pentxatu (pentsatu)...».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun