‘*Eta abar luze bat’ edo ‘eta abar’?

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 16a, 08:00

Euskaltzaindiaren arabera, *eta abar luze bat esapidea kalko desegokia da. Ez du tradiziorik, nahiz euskara txukuneko idazle batzuek erabili izan duten. Gaztelaniazko «un largo etcétera» (eta ingelesezko «a long etcetera») esapidetik kalkatua dago. Gaztelaniaz ez dakitenentzat ulergaitza edo arrotza da. Aski da eta abar soila, edo, enfasia eman nahi bada, eta abar(,) eta abar.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun