-(en)ganako moldea da nagusi tradizioan, eta ez -ekiko. Honatx Euskaltzaindiak egindako hiru hitzen lagin-modukoa:
- maitasuna: elkarrenganako maitasuna da hobestekoa. Horixe da euskal literatura-tradizioan gehien erabiltzen den egitura. Badira elkarrekiko maitasunaren adibideak ere, baina hagitz guti.
- gorrotoa: -(en)ganako gorrotoa edota -en kontrako/aurkako gorrotoa dira hobestekoak; izan ere, -ekiko gorrotoa duen adibiderik ez dago tradizioan.
- konfiantza: -(en)ganako konfiantza da hobestekoa, erabiliagoak baitira egitura hori edota konfiantza ...-(en)gan modukoak. Bertzea (-ekiko) gaitzetsi gabe, ordea; izan ere, -eki(la)ko konfiantza modukorik aurkitu ez arren, badira horren oinarri izan daitezkeen egiturak: alegia, konfiantza ...-ekin gisakoak.