Erdara ≠ gaztelania ≠ frantsesa…

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 11a, 10:00

Euskara ez den edozein hizkuntza da erdara; bereziki, gaztelania Hegoaldekoentzat eta frantsesa Iparraldekoentzat.

Bide batez, Euskaltzaindiak dioen bezala, *erdera forma ez da egokia baturako. Erdal hitz-forma dagokio hitz-elkarketako lehenbiziko osagai denean: erdal liburuak, erdal hitzak... Eta forma marratxodunak ez dira zuzenak: *erdal-liburuak, *erdal-hitzak…

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun