*’Egiterako orduan’ edo ‘Egiteko orduan’?

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 29a, 09:00

Euskaltzaindiak dioen bezala, kalko desegokia da <-t(z)erako X-an> erabiltzea (es) ‘a la hora de’ / (fr) ‘au moment où’, ‘à l’heure de’ erdal egituraren ordain gisa.

Hona hemen adibide batzuk:

  • *Haserre handiak izaten dira notak hartzerako garaian > Haserre handiak izaten dira notak hartzean, hartzeko garaian.
  • *Norbaiti errieta egiterako orduan > Norbaiti errieta egitean, errieta egiteko orduan.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun