‘Non dago baloia? *Non dagoen atea’

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 22a, 10:00

Maitane Maritorena Anizko kolaboratzaileak proposatuta ekarri dugu espainolaren egituratik egindako kalko hau Euskararen Txokora. Zoritxarrez, gero eta gehiago aditzen den adibidea da.

  • Non dago baloia?
  • *Non dagoen atea (Donde está la portería egituraren kalkoa)

Batek baloia non dagoen galdetu du, eta bertzeak non dagoen atea erantzun dio. Ez da inondik inora zuzena. Horren partez, atean erantzun behar lioke. 

  • Non dago baloia?
  • *Non dagoen atea > Atean.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun