Aldiz, udako oporraldien ondotik hasten den eta hurrengo uda arte irauten duen jarduera politikoak ez du lotura zuzenik irakaskuntzarekin, nahiz eta gaztelaniaz curso político erabiltzen den hori adierazteko, año políticorekin batera (frantsesez, année politique; ingelesez, political year).
Hortaz, Euskaltzaindiak dioen bezala, ikasturte politiko esamoldearen partez, nahikoa litzateke urte politiko erabiltzea.
Ikasturte hitzaren eredura, ikastordu da forma arautua (ez *ikas ordu, ez *ikas-ordu, ez *ikasordu). Lotuta idaztezkoak dira, halaber, ikasliburu (ez *ikas liburu, ez *ikas-liburu) eta ikasmaterial (ez *ikas material, ez *ikas-material).
Azkenik, *ikaslego eta *irakaslego baztertzekoak direla oroitarazi du Euskaltzaindiak, eta horien partez, hurrenez hurren, ikasleak/ikasleria eta irakasleak/irakasleria erabiltzea gomendatzen du.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.