Hona hemen adibide batzuk:
- Su asko bada, han eta hemen sortutako suez ari gara (zenbat su?).
- Su handia bada, aldiz, bakarraz ari gara eta su hori handia (nolako sua?) dela diogu.
- Lan asko egin d(it)u horrek = Hainbat lan egin ditu.
- Lan handia egin du horrek = Lan bakarra, handia, egin du horrek.
Horrelako ezberdintasunik ez dago, ordea, beldurra, hotza, gosea, mina, tristura eta gisakoez ari garenean, horiek ez baitute zenbat onartzen (zenbat beldur?), nolakoa baizik (nolako beldurra?); ez dute kantitatea adierazten, intentsitatea baizik. Beraz, hauek ez dira zuzenak: *beldur asko, *hotz asko, *lotsa asko, *gose asko, *min asko... Horien partez honela belar dute: beldur handia, hotz handia, lotsa handia/ederra/gorria/galanta, gose handia, min handia...
Nolanahi ere, araua ez da hain estua kontrakoa denean: ez da ke txikia, baizik eta ke gutxi. Beraz: ke handia / ke gutxi, maitasun handia / maitasun gutxi, beldur handia / beldur gutxi, lotsa handia / lotsa gutxi, gogo handia / gogo gutxi...
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.