‘Gonbita luzatu’ edo ‘Gonbita egin’?

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 9a, 09:00

Euskaltzaindiak dioen bezala, adiera ugariko aditza da luzatu, baina gonbita luzatu, eskerrak luzatu eta gisakoak ez dira egokiak. Adiera horretako adibiderik ez da ageri Euskaltzaindiaren Hiztegian.

  • ?gonbita luzatu > gonbita egin
  • ?norbaiti eskerrak luzatu > eskerrak eman

Du aditz bati dagokion moduan, aditz-komunztadura —singularra ala plurala— osagarri zuzenaren arabera egiten du:

  • Epea luzatu du.
  • Amak galtzak luzatu dizkio.

Baina ZENBAT galderari erantzutean, singularrean egiten du:

  • Bost metro luzatu du (*ditu) katea.

Bertze aldetik, iraun eta luzatu ez dira gauza bera:

  • Bilerak bi ordu iraun zuen. Hau da, hasi eta bukatu arte bi ordu pasatu ziren.
  • Bilera bi orduz luzatu zen. Hau da, aitzinetik ezarritako denbora baino bi ordu luzeago izan zen bilera.

*Izartxoa dutenak gaizki daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun