‘*Zerbeza lata bat edan’ edo ‘Lata bat zerbeza edan’?

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 3a, 08:00

Zerbeza lata bat erraten badugu, ontziaz ari gara. Lata bat zerbeza edan dut erraten badugu, berriz, edukieraz ari gara. 

Zerbeza lata bat erraten badugu, ontziaz ari gara. Edo esne kutxa bat erraten badugu, ontziaz ari gara; ontzi mota adierazten du.

  • Zerbeza lata bat bota dut lurrera.

Lata bat zerbeza edan dut erraten badugu, berriz, edukieraz ari gara. Edo kutxa bat esne erraten badugu, gauza bera. Zenbat zerbeza edan dut? Zenbat esne?

Hona hemen adibide gehiago:

  • *Kopa bat xanpain atera dit, baina hartatik ura edateko > Xanpain kopa bat atera dit, baina hartatik ura edateko.
  • *Xanpain kopa bat edan zuen ospatzeko > Kopa bat xanpain edan zuen ospatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun