‘*Hamar ordu iraun ditu bizirik’ edo ‘Hamar ordu iraun du bizirik’?

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 2a, 08:00

Euskaltzaindiak dioen bezala, *Hamar ordu iraun ditu bizirik joskera ez da zuzena; horrelakoetan hamar ordu iraun du bizirik da komunztadura zuzena, singularrean. Osagaia ez da NOR/ZER, baizik ZENBAT.

  • *Zortzi egun(ez) iraun zizkion oinazeak > Zortzi egun(ez) iraun zion oinazeak.
  • *Bi ordu iraun ditu bilerak > Bi ordu iraun du bilerak.
  • *Urteak eta urteak iraun ditu > Urteak eta urteak iraun du.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun