- Euskaraz solas egiten atzendu (ahaztu, ahantzi…) zaio. Esaldi horrek lehen bazekiela eta orain ez dakiela erran nahi du.
- Euskaraz solas egitea atzendu (ahaztu, ahantzi…) zaio gaurko hitzaldian. Kasu horretan, egiteko asmoa zeukan, baina gero dena erdaraz egin du.
Beti da molde okerra honako hau: *Euskaraz solas egin atzendu zaio.
Euskaltzaindiak dioen bezala, euskalki-mailako diferentzia da zutaz/zurekin ahaztu esamoldeen arteko aldea; hau da, biak zuzenak dira. Adiskideez ahaztu dira. Ahaztuko naiz haren bekatu guztiez. Lurralde honekin ez da ahaztuko…
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.