*Arropa ongi gelditzen zaizu? Ez!

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 18a, 07:00

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Zalantza-dantza lanean bildutako adibide bat ekarri dugu aldi honetan Euskararen Txokora: *Arropa ongi gelditu. Gaztelaniaren kalkoa da.

Beraz, honela behar luke:

  • *Atorra hori hagitz ongi gelditzen zaizu > Atorra horrek hagitz ongi/ederki ematen dizu.

Gaztelaniazko quedar bien esapideak hainbat adiera ditu euskaraz eta halaxe bilduak ditu Elhuyar hiztegiak:

  • Liburuaren azala ongi gelditu da.
  • Norbaitekin ongi gelditu nahi baduzu, botila ardoa eraman.
  • Gorri ilun honek ederki ematen du.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun