'Eta erdiak' ala 't’erdi'?

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 17a, 07:00

Euskaltzaindiak arautu duenez, egokia da apostrofoa erabiltzea agur t’erdi esapidea adierazteko. Baina orduekin ez da apostroforik erabiltzen, ezta bertzelako esapide hauetan ere: lau eta erdiko txapelketa, kilo eta erdiko patata, kilometro eta erdi ibili...

Beraz honela behar du:

  • *Hiru t’erdiak dira > Hiru eta erdiak dira.
  • *Jaun-andreok, agur eta erdi> Jaun-andreok, agur t’erdi!

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun