Sinonimoak dira amerikanok Amerikari dagokiona edo Amerikako herritarra adierazten duenean:
- Amerikanoek/Amerikarrek egia aitortu dute.
Hala ere, AEBko herritarrak izendatzeko, zuzenagoa da estatubatuar erratea; amerikano/amerikar, berez, kontinenteko guztiak baitira.
Amerikano izenondoak, ordea, badu bertze adiera bat: Ameriketatik (aberasturik) itzuli den euskal herritarra. Esanahi horretarako, ez da amerikar erabiltzen; hau da, amerikar ez da erabiltzen indiano esanahia adierazteko.
- Osaba amerikanoa, euskaldun amerikanoak....