*’Tatuia’ ala ‘tatuaje’?

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 4a, 08:00

Euskaltzaindiak batasunerako tatuaje hobetsi du. Oro har, -aje gordetzea da bidea eta hona hemen adibide batzuk: brikolaje, enbalaje, erreportaje, garaje, makillaje, masaje, paraje, portzentaje… Eta beraz, ez dira forma onartuak *makilaia, *masaia, *ekipaia…

Baina badira salbuespenak. Zortzi dira: bidaia, bisaia, kuraia, lengoaia, paisaia, pertsonaia eta xantaia. Kontuan izan azken adibide horiek -a itsatsia dutela.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun