Hortaz, honela behar luke:
- *Partida irabazi asmoz atera ziren pilotariak > Partida irabazteko asmoz atera ziren pilotariak.
Honela dio Euskaltzaindiak: *joan asmoz, *egin asmoz, *eztabaidatu asmoz esapideen eta halakoen partez, joateko asmoz, egiteko asmoz, eztabaidatzeko asmoz (asmoan, asmoarekin...) eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak.
- *Ama ikusi asmoz joan nintzen hara > Ama ikusteko asmoz, asmoan, asmoarekin joan nintzen.
Nolanahi ere, egin asmo duzuen lana edo etorri asmo dut moduko esapideak guztiz jatorrak dira. Aditzarekin perifrasia osa dezaketen zenbait izenek —asmo, gura, gogo, nahi edo behar— badute horrela jokatzeko aukera: etorri asmo du, etorri gura du, etorri gogo du, etorri nahi du, etorri behar du.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.