*Topean ibili, topera ibili… Zuzenak dira?

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 23a, 11:00

Bi moldeak gaztelaniaren kalkoak dira. Ez daude bilduak Euskaltzaindiaren Hiztegian, nahiz eta aunitz erabiltzen diren lagunarteko erregistroan. Nolanahi ere, ez dira egokiak erabilera jasorako.

Euskarak baditu ordain aproposak –jasorako edo lagunarterako–:

  • Dena(k) emanda ibili.
  • Gainezka/lepo/mukuru… egon, bete.
  • Leporaino/potroetaraino… egon.
  • Jo eta su, jo eta ke… ibili.
  • Ahalegin/eginahal betean…   

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun