-
*hezkuntz proiektu, *hezkuntz-proiektu > hezkuntza proiektu, hezkuntza-proiektu
-
*ikerkuntz deialdi, *ikerkuntz-deialdi > ikerkuntza deialdi, ikerkuntza-deialdi
Salbuespen honako sei hitz hauek dira: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz horiek hiru aukera dituzte arauz.
Alegia, a gal dezakete, eta orduan, bereiz idatzi behar da hitz elkartea: kultur etxea, eliz agintaria, hizkuntza gaitasuna, kultur emankizuna, literatur tradizioa, natur zientziak. (Ez dira zuzenak *kultur-etxea, *eliz-agintaria, *hizkuntza-gaitasuna, *kultur-emankizuna, *literatur-tradizioa, *natur-zientziak…)
Edo gorde dezakete a, eta orduan, aukerakoa da marratxoa: eliza(-)zerga, hizkuntza(-) eskola, kultura(-)produkzioa, literatura(-)joera, natura(-)gertakaria…
Araua hori izanik ere, sei hitzok ibilbide propioa egin dute. Zientzia-eta teknika-liburuetan eta ikasliburuetan a hori ez kendu eta marratxoa erabiltzeko joera nagusitu da: natura-erreserba, natura-parke, hizkuntza-politika… Literaturan eta prentsan, ordea, marratxoak presentzia txikia du, eta horixe da TTIPI-TTAPAk hartua duen bidea: marratxoa aukerakoa denean ez du erabiltzen.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.