*'Siesta bota' ala 'Siesta egin'?

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 19a, 10:00

Kalko semantiko desegokiak egiten dira bota aditzarekin. Horietako bat da siestarekin egindakoa. *Siesta bota gaztelaniazko ‘echar la siesta’ esamoldearen kalkoa da, baina euskaraz siesta egin jatorragoa da.

  • *Siesta ederra bota dugu arratsaldean > Siesta ederra egin dugu arratsaldean.

 Lo kuluxka ere erabilia da. Eta kasu horretan ere lo kuluxka egin da zuzena.

  • Bazkalondoko lo kuluxka egin dut.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun