‘Eseri’ edo ‘jarri’?

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 19a, 07:00

Gure eskualdearen zati haundi batean, jarri erabiltzen da eseri errateko, ez paratu errateko. Maite Lakarrek Malerreka aldeko mintzoak liburuan dioen bezala, Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daiteke hori onartua dela. Hortaz, euskara batuan jarri eta paratu sinonimoak izan arren, gure eskualdean ez dute gauza bera erran nahi, lehenbizikoak eseri erran nahi baitu eta, bigarrenak, berriz, jarri, jantzi... Dena den, argitu behar dugu Leitza inguruan eseri hitza erabiltzen dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun