Zer da 'lekutu'?

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 18a, 07:30

Lekutu hitzak urrundu, baztertu, desagertu adiera du, ez bertzerik.  

Hona hemen adibide bat:

  • Handik lekutu eta bere herrira bueltatu zen.

Ez da kokatu, jarri edo ezarriren sinonimo.

  • *Bertsolaritza bere testuinguruan lekutzea da helburua> Bertsolaritza bere testuinguruan kokatzea da helburua.

Lekutuk du/da erregimenak onartzen ditu.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun