‘Antimonarkiko’ edo ‘Monarkiaren aurkako’?

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 5a, 07:30

Euskaltzaindiak dioenez, anti- aurrezkia daramatenak loturik idazten dira: antieuskaldun, antifaxista, antiklerikal.... Baita <i + i> sekuentzia gertatzen bada ere, antiinperialista hitzarekin gertatzen den bezala. Nolanahi ere, euskarak baditu bertze bideak anti- aurrizkiak duen ideia adierazteko. Adibidez: monarkiaren aurkako.

Hona hemen adibide batzuk:
  • antikonstituzional / konstituzioaren aurkako.
  • antimonarkiko / monarkiaren aurkako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun