Hona hemen adibide batzuk:
- ?Gela baldintza txarrean dago > Gela egoera txarrean dago.
- ?Gaztetxea baldintza onetan dago > Gaztetxea egoera onean dago.
- ?Osasun-baldintza onak > Osasun-egoera ona.
- *Egun ez dira baldintzak ematen arazoa konpontzeko > Egun, egoera ez da egokia arazoa konpontzeko.
- ?Gaur agertu dira lehiaketa-baldintzak > Gaur agertu dira lehiaketa-oinarriak.
- ?Baldintza onetan dago gaurko partidarako > Sasoi (gorputzaldi) onean dago gaurko partidarako.
- ?Eguraldi-baldintzak aldatu egiten dira inguru honetan > Eguraldi-ezaugarriak aldatu egiten dira inguru honetan.
*Oharrak: Izartxoa dutenak gaizki daude. Eta '?' zeinua daraman adibidearen gramatikaltasuna zalantzazkoa da.