‘*Salda dago’ ala ‘Badago salda’?

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 22a, 10:00

Adizki trinkoen kasuan, ba- aurrizkia ezarri beharra dago galdegaia baiezkotasuna dela adierazteko; beraz, honako modu hauek dira egokiak:  Badago salda (ere) / Salda (ere) badago; Bada salda (ere) / Salda (ere) bada; Badugu salda (ere) / Salda (ere) badugu...

Baina *salda dago ez da zuzena. Galdera egokia, berriz, honela da:

  • Ba al duzue/dago saldarik?

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun