‘*Kapazak gara’ ala ‘Kapaz gara’?

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 21a, 07:00

Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian ageri diren adibideetan, gehienak kapaz soilaren egokitasunaren lekuko dira. Subjektua plurala denean ere kapaz da, eta ez *kapazak.

Beraz:      

  • *Edozer lan egiteko kapazak gara > Edozein lan egiteko kapaz gara.

Parekoak dira kapaz izan (Heg.) eta kapable izan (Ipar.). Bertzeak bertze, gauza izan eta gai izan esapideak dituzte sinonimo.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun