*‘Ezin du etorri’ ala ’Ezin da etorri’?

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 1a, 08:00

`Ezin da etorri’ da forma egokia. Aditz nagusiak (kasu honetan etorri) erabakitzen du zer adizki laguntzaile erabili. Aditz nagusia iragankorra bada, du da laguntzailea, eta iragangaitza bada, berriz, da. Etorriren kasuan, da aditza denez, Ezin da etorri da zuzena, ez *ezin du etorri.

Nolanahi ere, aditz nagusia isilpean gordetzen denean, du hartzen du beti, esaldia inpertsonala ez bada behintzat: (Ezin da).

  • Etor zaitezke? Ez, ezin dut. (*Ez, ezin naiz).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun