‘Joan behar dut’ ala ‘joan behar naiz’?

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 25a, 09:00

Euskaltzaindiak dioen bezala, behar izan aditza aditz laguntzaile iragankor gisa jokatzen da, hau da, NORK-NORK edo NOR-NORI-NORK aditz batekin jokatu behar da: joan behar dut, etorri behar duzu

Hala ere, zenbait euskalkitan, Iparraldekoetan batez ere, behar izan aditzak izan laguntzailea har dezake aditz iragangaitzekin, hau da, NOR aditzak ere erabiltzen ahal direla. Hortaz, joan behar naiz, etorri behar zara… ez dira gaitzesten.

Euskaltzaindiak bi ereduak zuzentzat hartzen ditu, baina Andres Iñigo euskaltzain emerituak Maite Lakarren Malerreka aldeko mintzoak erabiltzeko gida liburuan dioenez, «garai batean joan behar dut, etorri behar dute… bertzerik ez zen erraten eta aditzen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun