‘Burutu’ ez da ‘egin’

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 24a, 10:00

Adiera bat baino gehiago du burutu aditzak, baina ez da ohikoa gertatu edo eginen sinonimo izatea. Burutu aditza amaitu/bukatu edo azkeneraino egin aditzen sinonimoa da.

Ikusi hemen adibideak:

  • Garaiz burutu du lana (Garaiz bukatu du lana)
  • Ekainean hasia eta urrian burutua (Ekainean hasia eta urrian bukatua).

Baina erne adibide hauetan:

  • *Hiruhileko honetan sei bilera burutuko ditugu > Hiruhileko honetan sei bilera eginen ditugu.
  • *Oraintxe bertan burutzen ari diren ekintzak... > Oraintxe bertan gertatzen/egiten ari diren ekintzak…
  • *Partida bikaina burutu du Iker Salaberriak > Partida bikaina egin du Iker Salaberriak.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun