Ikusi hemen adibideak:
- Garaiz burutu du lana (Garaiz bukatu du lana)
- Ekainean hasia eta urrian burutua (Ekainean hasia eta urrian bukatua).
Baina erne adibide hauetan:
- *Hiruhileko honetan sei bilera burutuko ditugu > Hiruhileko honetan sei bilera eginen ditugu.
- *Oraintxe bertan burutzen ari diren ekintzak... > Oraintxe bertan gertatzen/egiten ari diren ekintzak…
- *Partida bikaina burutu du Iker Salaberriak > Partida bikaina egin du Iker Salaberriak.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.