*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.
Euskaltzaindiak dioen bezala, gazte hitzak ñabardura bereziko esapideak ditu. Horietako bat gazterik (gazte izanik, gazte zela(rik)) da. Denbora adierazten du: gazterik hil zen, gazte-gazterik alargundua da… Hori dela eta, *gazterik sentitzen naiz (denborazkoa) ez dago ongi; gazte sentitzen naiz behar du (moduzkoa, nola).
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.