‘Kattalinentzat’ ala ‘Kattalinendako’?

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 15a, 06:00

Norendako kasua norentzat kasuaren baliokidea da, eta haren formak bezain zuzenak dira norendakorenak. Eskualdean, gainera, Baztanen eta Malerrekako zenbat herritan, adibidez, -endako erabiltzen da, ez -entzat. Hortaz, Kattalinentzat eta Kattalinendako, biak zuzenak dira.

Eta horrekin batera zuzenak dira ondoko hauek ere:

  • zeinentzat = zeinendako
  • honentzat = honendako
  • zuretzat = zuretako
  • Intzarentzat = Intzarendako
  • Mendiarentzat = mendiarendako

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun