Azken Etxetik Plazara aldizkaria

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 9a, 07:15

Hementxe duzue Etxetik Plazara aldizkariaren 179. zenbakia. 28 urteko ibilbidearen ondotik, azkena izanen dela iragarri dute.  Ikusi hemen aldizkari zaharragoak.

1994an Bortzirietako, Malerrekako eta Leitzaldeko IKA euskaltegiek jarri zuten proiektua martxan. Geroztik 179 aldizkari atera dituzte, azken argitalpenean dioten bezala, «aleka-aleka, euskara maitatuz, euskararekin jolastuz, euskararen balioa goraipatuz... euskara lau haizetara zabalduz».

Dena den, diotenez, «ez da agur alea, erronka berrien hazia landatzeko alea baizik. Beraz, Etxetik Plazarako sutatzaile, jarraitzaile, adiorik ez, elkar ikusiko dugu Euskararen Plaza Handian».

140. aldizkaritik gaur egunera artekoak webgunean zintzilikatuak dituzte, eta horietako aunitz TTIPI-TTAPAren ERRAN.EUS atariko Euskararen Txokoa atalean ere eskura daude, Etxetik Plazarako podcastekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun