*‘Nor baino nor’ edo ‘Nor baino nor gehiago’?

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 9a, 07:00

Desegokia da nor baino nor esapidea -ago gabe ematea.

Ikusi hemen adibidea:

  • *Gogor ari dira biak, nor baino nor > Gogor ari dira biak, nor baino nor gehiago/indartsuago/bizkorrago).

Bi nor, zein edo dena delakoren arteko konparazioa ezartzen denez, beharrezkoa zaie konparaziozko adjektiboa edo aditzondoa.

  • Bat etorri ziren, nor baino nor amorratuago, haren kontra.
  • Haren partez hiru opari eskaini zizkioten, zein baino zein galgarriagoak.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun