*'Zer polit' edo 'zer polita'?

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 2a, 07:00

Galdetzaile denean ez bezala (Zer etxe?), zer harridurazkoarekin doan izenkia artikuluarekin ematekoa da.

Hortaz, 'zer polita' da zuzena.

  • *Zer polit! > Zer polita! (edo Nolako polita!, Zein polita!, Bai polita!...).
  • *Zer begi! > Zer begia! (edo Nolako begia(k)!, Hori(ek) begia(k)!...).

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun