Ikusi hemen adibide batzuk:
- 1.500 > *mila bortzehun > mila eta bortzehun
- 2.700 > *bi mila zazpiehun > bi mila eta zazpiehun
- 1.200.000 > *milioi eta berrehun mila > *Milioi bat berrehun mila > milioi bat eta berehun mila.
Ohitura hori salgaien prezioak eta kirol proben emaitzak emateko ere gorde da orain arte.
- ?Kafea bat hogei da > Kafea bat eta hogei da.
- ?Hiru bat irabazi du Doneztebek > Hiru eta bat irabazi du Doneztebek.
Baina mila zenbakitik goiti, eta kendu egiten da ondotik datozen ehunekoetan ere agertzen bada:
- Mila eta berrehun, baina mila berrehun eta bi.
- Mila eta laurehun, baina mila laurehun eta bi.
Zenbaki dezimaldunak erratean, unitateen eta dezimalen artean, eta edo koma erraten da:
- 4,20 €: lau euro eta hogei (zentimo), lau koma hogei euro.
- 5,65 m: bortz metro eta hirurogeita bortz (zentimetro), bortz koma hirurogeita bortz metro.
Laburbilduz:
ZENBAKIAK | OKERRA | ZUZENA |
1.500 | *mila bortzehun | mila eta bortzehun |
2018an gaude | *bi mila hemezortzian | bi mila eta hemezortzian |
2,20 € d(ir)a | *bi (euro) hogei d(ir)a | bi (euro) eta hogei d(ir)a |
2-1 irabazi dugu | *bi bat irabazi dugu | bi eta bat irabazi dugu |
*Oharrak: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak eta galdera-marka dutenak zalantzazkoak dira.