* ‘Ezpatadantza’ ala ‘Ezpata-dantza’?

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 24a, 09:00

Besta giroa sumatzen da han eta hemen, eta hori probestuz, dantza hitzarekin egindako elkarketak nola idatzi errepasatu nahi izan dugu Euskararen Txokoan.

Euskaltzaindiak dioenez, dantza hitza elkarketako bigarren osagai gisa ageri denean, marratxoarekin nahiz zuriunearekin idazten da:

  • ezpata dantza edo ezpata-dantza, godalet dantza edo godalet-dantza, jorrai dantza edo jorrai-dantza, mutil dantza edo mutil-dantza...
Salbuespenak hauek dira:
  • Marratxorik gabe: makil dantza eta euskal dantza
  • Marratxoarekin: bizkai-dantza
  • Lotuta: bordondantza eta sokadantza –bere bi adieretan: dantza eta sokasaltoa–.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun