Euskaltzaindiak dioenez, dantza hitza elkarketako bigarren osagai gisa ageri denean, marratxoarekin nahiz zuriunearekin idazten da:
- ezpata dantza edo ezpata-dantza, godalet dantza edo godalet-dantza, jorrai dantza edo jorrai-dantza, mutil dantza edo mutil-dantza...
Salbuespenak hauek dira:
- Marratxorik gabe: makil dantza eta euskal dantza
- Marratxoarekin: bizkai-dantza
- Lotuta: bordondantza eta sokadantza –bere bi adieretan: dantza eta sokasaltoa–.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.