Ebaki eta moztu aditzak sinonimoak dira adiera batzuetan, baina ez guztietan. Hona hemen berdintasunak eta desberdintasunak.
moztu = ebaki. Adibide hauetan:
- Belarra edo egurra ebakitzen ari da.
- Hegaztiari hegoak moztu.
- Lagunak hitza moztu zidan.
moztu ≠ ebaki
Adiera hauek ebaki aditzari bakarrik dagozkio:
- Labanarekin mateal alderik alde ebakia utzi zien (zauria egin).
- Esaldiak ongi ebakitzen ahalegintzeko (ahoskatu).
Bi adiera hauek moztu aditzari bakarrik dagozkio:
- Bizarra edo azkazalak moztu.
- Egunak mozten, luzatzen gauak.
- Arbolak moztu eta landareak landatu.