moztu ≠ ebaki

Goizuetako Estebanek egin digu proposamena, lagunarteko  konbertsazio batean sortutako zalantza argitu nahian. Ebaki eta moztu aditzak sinonimoak al dira?

Ebaki eta moztu aditzak sinonimoak dira adiera batzuetan, baina ez guztietan. Hona hemen berdintasunak eta desberdintasunak.

moztu = ebaki.  Adibide hauetan:
  • Belarra edo egurra ebakitzen ari da.
  • Hegaztiari hegoak moztu.
  • Lagunak hitza moztu zidan.
moztuebaki

Adiera hauek ebaki aditzari bakarrik dagozkio:

  • Labanarekin mateal alderik alde ebakia utzi zien (zauria egin).
  • Esaldiak ongi ebakitzen ahalegintzeko (ahoskatu).

Bi adiera hauek moztu aditzari bakarrik dagozkio:

  • Bizarra edo azkazalak moztu.
  • Egunak mozten, luzatzen gauak.
  • Arbolak moztu eta landareak landatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun