Euskaltzaindiak dioenez, esaldi trakestzat jo behar dira elkar izenordainarekin osatutako bide okerreko berrikuntza hauek:
- *Denok elkar ulertzen gara > Denok elkarri ulertzen diogu.
- *Elkar etorri dira > Elkarrekin etorri dira.
- *Ez dute elkar hitz egiten > Ez diote elkarri hitz egiten / Ez dute elkarrekin hitz egiten.
- *Elkar ezagutzen dira > Elkar ezagutzen dute.
- *Ortziralean elkar ikusiko gara > Ortziralean elkar ikusiko dugu
Bertze edozein izenordainek hartuko lukeen kasu-marka hartu behar du elkarek. Adibidez: nirekin joan > elkarrekin joan; niri (nirekin) solas egin > elkarri (elkarrekin) solas egin...
Horrez gain, elkar izernordainak kasu-marka guztiak har ditzake, ergatiboarena (NORK kasua) izan ezik: *elkarrek forma ez da existitzen. Eta singularra dagokio beti:
- *Ikasitakoaren berri ematen diete elkarri > Ikasitakoaren berri eman diote elkarri.
- *Elkar ikusiko ditugu > Elkar ikusiko dugu.
Elkar izenordainak elkarrekikotasuna adierazten du, alegia, A-k B-ren egintza jasaten du, eta B-k A-rena (Nik zu ikusi, zuk ni ikusi = elkar ikusi). Horrelakorik ez denean, desegokia da elkar erabiltzea:
- *Guztiok elkarren desberdinak gara > Guztiok desberdinak gara.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.