*’Elkar ezagutzen dira’ ala ‘Elkar ezagutzen dute’?

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 12a, 07:00

*Elkar ezagutzen dira ala Elkar ezagutzen dute?, *Elkar ikusiko gara ala Elkar ikusiko dugu? Leitu hemen Euskaltzaindiak zer dioen.

Euskaltzaindiak dioenez, esaldi trakestzat jo behar dira elkar izenordainarekin osatutako bide okerreko berrikuntza hauek:

  • *Denok elkar ulertzen gara > Denok elkarri ulertzen diogu.
  • *Elkar etorri dira > Elkarrekin etorri dira.
  • *Ez dute elkar hitz egiten > Ez diote elkarri hitz egiten / Ez dute elkarrekin hitz egiten.
  • *Elkar ezagutzen dira > Elkar ezagutzen dute.
  • *Ortziralean elkar ikusiko gara > Ortziralean elkar ikusiko dugu

Bertze edozein izenordainek hartuko lukeen kasu-marka hartu behar du elkarek. Adibidez: nirekin joan > elkarrekin joan; niri (nirekin) solas egin > elkarri (elkarrekin) solas egin...

Horrez gain, elkar izernordainak kasu-marka guztiak har ditzake, ergatiboarena (NORK kasua) izan ezik: *elkarrek forma ez da existitzen. Eta singularra dagokio beti:

  • *Ikasitakoaren berri ematen diete elkarri > Ikasitakoaren berri eman diote elkarri.
  • *Elkar ikusiko ditugu > Elkar ikusiko dugu.

Elkar izenordainak elkarrekikotasuna adierazten du, alegia, A-k B-ren egintza jasaten du, eta B-k A-rena (Nik zu ikusi, zuk ni ikusi = elkar ikusi). Horrelakorik ez denean, desegokia da elkar erabiltzea:

  • *Guztiok elkarren desberdinak gara > Guztiok desberdinak gara.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun