Istorio kontakizuna da, bereziki, kontakizun laburra.
- Hamaika istorio kontatzen zizkien.
- Gezurrezko istorioak.
Historia (zientzia) gizadiaren (edo gizarte edo giza talde baten) iraganaldiko gertaera gogoangarrien ezagutza edo kontakizuna; kondaira.
- Ingalaterraren historia.
- Historiako irakaslea.
Hona hemen adibide batzuk:
- *Hagitz historia xelebreak kontatzen ditu pailazoak > Hagitz istorio xelebreak kontatzen ditu pailazoak.
- *Euskal literaturaren istorioa XVI. mendean hasi zen > Euskal literaturaren historia XVI. mendean hasi zen.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.