istorio ≠ historia

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 29a, 07:00

Bakoitzak bere adiera du.

Istorio kontakizuna da, bereziki, kontakizun laburra.

  • Hamaika istorio kontatzen zizkien.
  • Gezurrezko istorioak.

Historia (zientzia) gizadiaren (edo gizarte edo giza talde baten) iraganaldiko gertaera gogoangarrien ezagutza edo kontakizuna; kondaira.

  • Ingalaterraren historia.
  • Historiako irakaslea.

Hona hemen adibide batzuk:

  • *Hagitz historia xelebreak kontatzen ditu pailazoak > Hagitz istorio xelebreak kontatzen ditu pailazoak.
  • *Euskal literaturaren istorioa XVI. mendean hasi zen > Euskal literaturaren historia XVI. mendean hasi zen.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun