Horretaz ≠ hortaz

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 22a, 08:00

Horretazek eta hortazek ez dute balio bera.

Horretaz erakuslea da eta hortaz ondoriozko lokailuaren balioa duena da; hori dela eta, beraz, horrenbestez eta gisakoen moduko lotura-lana egiten du.

  • Lehen esan duzun gauza horretaz solas egin behar dugu.
  • Hasiera polita duk; hortaz, has gaitezen ahalik eta gehienetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun