‘*Lagundu baino…’ edo ‘Lagundu baino gehiago’?

Euskaltzaindiak dioen bezala, konparazio-perpausetan, baino hitzak berekin behar du -ago.

Ez dira egokiak honelako itzuliak:

  • *Lagundu baino, kalte egiten du > Lagundu baino gehiago, kalte egiten du. Edo lagundu beharrean/ordez... kalte egiten du.
  • *Irabaztea baino aritzea da helburua > Irabaztea baino gehiago aritzea da helburua.
  • *Hondartza baino, mendia gustatzen zait > Mendia gehiago gustatzen zait hondartza baino.

Era honetako esaldietan, gainera, zenbaitetan, ez dago konparazioa erabili beharrik:

  • Mendia gustatzen zait, ez hondartza.

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun