- 2022ko martxoak 24 ZUZENA DA
- *2022ko martxoak 24a OKERRA DA
- *2022ko martxoak 24an OKERRA DA
- *2022ko martxoak 24ko OKERRA DA
- *2022ko martxoak 24tik OKERRA DA
- 2022ko martxoaren 24a ZUZENA DA
- 2022ko martxoaren 24ko ZUZENA DA
- 2022ko martxoaren 24tik ZUZENA DA
Hona hemen adibide gehiago:
- Zenbaki bidez ere eman daiteke, dagozkien lotura-bokalak zainduz betiere: 2022/03/24; 2022-III-24; 2022-03-24tik; 2022/III/24ko...
- Gaur, martxoak 24, aldizkaria etxez etxe banatu dute.
- *Mendi lasterketak martxoak 20tik 24ra izanen dira > Mendi lasterketak martxoaren 20tik 24ra izanen dira.
- *Martxoak 24 eginen dugu bilera > Martxoaren 24an eginen dugu bilera.
Eta bertze ohar bat: aposizioan, hiru modutara eman daiteke asteko zein egun den:
- Martxoaren 24an, ortzegunean
- Martxoaren 24an, ortzeguna/ortzegunarekin, (...)
Ez da zuzena era honetara:
- *Martxoaren 24an, ortzegunez, joanen dira.
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.