*'Bilera erabakiorra' ala 'bilera erabakigarria'?

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 19a, 09:00

-kor atzizkiak ‘joera, erraztasuna’ adierazten du eta beraren ezkerretara doan izena beti subjektu jasailea da, hau da, ekintza jasaten duena, ez eragilea. Ikusi hemen adibideak:

  • Eguraldi aldakor: eguraldia erraz aldatzen da.
  • Partikula higikor: partikularra erraz higitzen da.
  • Edalontzi hauskor: erraz hausten dena.
  • Animalia hilkor: erraz hiltzen dena.

Hortaz, -kor atzizkia ez da egokia eragile modura erabiltzeko.  Horiei -garri atzizkia edo -tzaile dagokie. Ikusi hemen adibide batzuk:

  • *bilera erabakior > bilera erabakigarri
  • *substantzia hilkor > substantzia hilgarri
  • *giro erasokor > giro erasotzaile
  • *erabaki onurakor > erabaki onuragarri

Hori kontuan harturik, bistakoak dira oposizioak:

  • azalpen ulergarria / pertsona ulerkorra
  • gezur sinesgarria / jende sineskorra
  • pozoi hilgarria / izaki hilkorra

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun