- Eguraldi aldakor: eguraldia erraz aldatzen da.
- Partikula higikor: partikularra erraz higitzen da.
- Edalontzi hauskor: erraz hausten dena.
- Animalia hilkor: erraz hiltzen dena.
Hortaz, -kor atzizkia ez da egokia eragile modura erabiltzeko. Horiei -garri atzizkia edo -tzaile dagokie. Ikusi hemen adibide batzuk:
- *bilera erabakior > bilera erabakigarri
- *substantzia hilkor > substantzia hilgarri
- *giro erasokor > giro erasotzaile
- *erabaki onurakor > erabaki onuragarri
Hori kontuan harturik, bistakoak dira oposizioak:
- azalpen ulergarria / pertsona ulerkorra
- gezur sinesgarria / jende sineskorra
- pozoi hilgarria / izaki hilkorra
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.